16/12/2025
Gela irabazleak San Pedro Ikastetxe Publikokoa, lehenengo kategorian, eta Irulegi Ikastetxe Publikokoa, bigarrenean, izan dira.
2025eko Olentzero eta Maridomingi kartelen lehiaketak baditu irabazleak. Lehenengo kategorian, Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. maila bitarteko gelei zuzendutakoan, San Pedro Ikastetxeko kartela aukeratu da. Bestalde, bigarren kategorian, Lehen Hezkuntzako 4., 5 eta 6. mailak biltzen zituena, Irulegi Ikastetxe Publikoko lana izan da saritua.
Gainera, irabazle suertatu diren kartelek euskarazko material didaktikoan inbertitzeko 100€-ko saria jasotzeaz gain, ibarrean ere helburu bereziarekin erabili dira:
San Pedro IPko lanak Olentzero eta Maridomingi Ibarreko hiru herrietara iritsi direla iragartzen 馃摚 lagundu du, eta Irulegi IPkoa, berriz, biak Mutiloara iritsi direla jakinarazteko 馃摚 erabili da.
Gainera, aurkeztutako lanen aurkeraketa bat ikusgai egongo da Aranguren Ibarreko Kultur Etxean, gaurtik aurrera, 2025eko abenduaren 18a, 29ra arte.
Ikusi itzazu kartel irabazleak hemen klik eginez!
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estad铆sticos sobre h谩bitos de navegaci贸n. El uso de cookies es necesario para la notificaci贸n de incidencias. Si contin煤a navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener m谩s informaci贸n, o bien conocer c贸mo cambiar la configuraci贸n, en nuestra Pol铆tica de cookies